Salmoak 47 Elizen Arteko Biblia (EAB)

Munduaren eta Israelen erregeari gorazarrea

1. Koru-zuzendariarentzat. Koreren semeen salmoa.

2. Herri guztiok, egin txalo,egin pozez oihu eta irrintzi Jainkoari.

3. Izugarria baita Jauna, Goi-goikoa, mundu osoaren errege handia.

4. Herriak menpean ipintzen dizkigu, nazioak oinpean jartzen.

5. Guretzat lurralde bat aukeratu du,bere maitea duen Jakoben harrotzeko bide.

6. Irrintzi artean igo da Jainkoa, turuta-soinuz Jauna.

7. Kanta Jainkoari, kanta! Kanta gure erregeari, kanta!

8. Jainkoa mundu osoaren errege: kanta hari trebeki!

9. Jainkoa nazioen errege da, bere tronu santuan eseria dago.

10. Herrietako printzeak elkartu zaizkioAbrahamen Jainkoaren herriari,munduko ahaltsuak Jainkoarenak baitira.Bera guztien gainetik garai!