Salmoak 129 Elizen Arteko Biblia (EAB)

Herriaren zapaltzaileen kontra

1. Erromes-kanta.«Zenbat gerra egin didaten gaztedanik—aitor dezake Israelek—,

2. zenbat gerra egin didaten gaztedanik!Baina ez didate gaina hartu.

3. Goldeaz lurra bezala urratu didate bizkarra,golde-arrasto luzeak eginez.

4. Baina Jaunak, zuzena baita,hautsi egin du gaiztoen uztarria».

5. Jo bezate atzera, lotsaturik, Sion gorroto dutenek!

6. Izan bitez teilatuko belarraren pareko!Ebaki aurretik ihartzen da;

7. ez du egiten harekin igitariak eskutadarik,ez biltzaileak besakadarik;

8. ez die inork esaten, ondotik pasatzean:«Bedeinka zaitzatela Jaunak!Jaunaren izenean bedeinkatzen zaituztegu».