Salmoak 150 Elizen Arteko Biblia (EAB)

Amaierako gorespen-kantaSalmo-liburuaren azken gorespen-kanta, liburu osoaren kolofoia denez, beste lau zatikoen bedeinkazioa (ik. 106,48 oh.) baino garatuagoa da. Soinu eta kantuari hain toki handia ematen dion otoitz-liburu hau orkestra betean eta bizid

1. Aleluia! Gora Jauna!Goretsazue Jainkoa bere santutegian,goretsi bere zeru-sabai tinkoan.

2. Goretsazue bere egite ahaltsuengatik,goretsi bere neurrigabeko handitasunagatik.

3. Goretsazue adar-soinuz,goretsi harpa eta zitaraz.

4. Goretsazue danbolin eta dantzaz,goretsi hari-soinuz eta txirulaz.

5. Goretsazue txilin ozenez,goretsi txilin durunditsuz.

6. Gorets beza Jauna arnasadun orok!Aleluia! Gora Jauna!