Salmoak 126 Elizen Arteko Biblia (EAB)

Jaunak herriaren zoria aldatu

1. Erromes-kanta.Jaunak Sionen zoria aldatu zuenean,ametsetan ginela iruditzen zitzaigun.

2. Barrez bete zitzaigun ahoa, poz-oihuz ezpainak.Jentil-herriek ere hau ziotsaten:«Bikain jokatu du haien alde Jaunak!»

3. Bikain jokatu zuen gure alde Jaunak eta pozarren gaude.

4. Jaunak aldatu du gure zoria, euri-jasek basamortua bezala.

5. Malkotan erein zutenek pozetan dute biltzen!

6. Negarretan joan ziren, hazi-zorroa eramanez;poz-oihuka datoz, gari-balak ekarriz.