Salmoak 126:1-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Erromes-kanta.Jaunak Sionen zoria aldatu zuenean,ametsetan ginela iruditzen zitzaigun.

2. Barrez bete zitzaigun ahoa, poz-oihuz ezpainak.Jentil-herriek ere hau ziotsaten:«Bikain jokatu du haien alde Jaunak!»

3. Bikain jokatu zuen gure alde Jaunak eta pozarren gaude.

4. Jaunak aldatu du gure zoria, euri-jasek basamortua bezala.

5. Malkotan erein zutenek pozetan dute biltzen!

Salmoak 126