Salomonen Cantiquetaco Cantica 6:7-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Hirur hogoi dira erreguinac, eta laur hogoi ohaideac, eta erran ez-daiteque cembat diren nescatcha gazteac.

8. Bainan bat da ene usoa, itzalgabea; bakarra da bere amarena, bere burhasoaren escutic hautatua. Nescatchec ikusi içan dute eta goraqui deithu guciz dohatsua: erreguinec eta ohaideec goretsi içan dute.

9. Cein da andre heldu den hau, argui-urratzea heldu den beçala, ederra nola ilharguia, çoragarria nola iguzquia, lazgarri nola armada lerroca pharatua?

Salomonen Cantiquetaco Cantica 6