1. Musu eguidaçu çure ahoco musuaz ecen çure bulharrac arnoa baino goçoagoac dira,
2. Usainez balsamuric hobeenen garai. Çure icena da olio ixuria iduri horren gatic nescatcha gasteec maithatu çaituzte çu.
3. Çurequin eraman neçaçu: çure ondoan laster eguinen dugu çure balsamuen usainera. Erreguec sarraraci nau bere guela-barnetan: jausico gare eta bozcariaturen çu baithan, orhoituric çure bulharrac arnoa baino goçoagoac direla: bihotz-çucenec maite çaituzte.
4. Oi Jerusalemeco alabac, belça naiz, bainan ederra, Cedarreco xolac beçala, Salomonen larru-olhac beçala.