Psalmoac 90:4-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Bere soinaz itzal eguinen darotzu, eta haren hegalpean egonen çare phesquicetan.

5. Haren eguiac inguratuco çaitu erredola batez; etzare beldur içanen ez gabazco lazturaren,

6. Ez egunaz dihoan gueciaren, ez ilhumbeetan dabilan eguitecoaren, ez oldarraldien, ez-eta egüerdico debruaren.

7. Çure ezquerrean erorico dira mila, eta escuinean hamar mila; ez da ordean bat hurbilduco çuri.

8. Bainan beguiratuco duçu çure beguiz, eta ikusico duçu bekatoreen saria;

9. Ecen, Jauna, çu çare ene iguriquitza; Guciz-Gora hartu duçu çure ihes-lekutzat.

10. Gaitza ez da çure gana helduco, eta açotea ez da hurbilduco çure olhara.

11. Ecen bere aingueruei eman diote çutaz cargu, çaint cetzaten çure bide gucietan.

Psalmoac 90