6. Açurriatu ditutzu jendaiac, eta gaixtaguina galdu da; bethico eta menderen mendetaco eceztatu duçu hequien icena.
7. Etsaiaren ezpatec bethicotzat galdu dute beren indarra; urratu ditutzu hequien hiriac. Harramancequin galdu da hequien orhoitzapena;
8. Bainan bethi gucian dirau Jaunac. Juiatzecotzat xuxendu du bere tronua;
9. Çucembidean juiaturen du berac lurra; çucenaren arabera juiaturen ditu populuac.
10. Jauna beharraren ihes-leku eguin da, haren lagunça behar-ordu eta hesturetan.
11. Çure icena eçagutzen dutenec, çure baithan içan beçate beren iguriquitza, ceren ez baititutzu bazterrerat utzi çu bilhatzen çaituztenac, Jauna.
12. Canta çaçue Sionen dagoen Jauna; jendaien artean eçagutaraz çatzue haren arthac;
13. Ecen orhoitu da beharrez, bilhatu du hequien odola, etzaio ahanci hequien oihua.
14. Urrical çaquizquit, Jauna; ikusaçu cer aphaltasunetan eçarri nauten ene etsaiec.
15. Oi çu, heriotzeco atheetaric goititzen nauçuna, çure laudorio guciac eçagutaraz detzadan Siongo alabari hirico atheetan!
6. Ecen bere bihotzean erran du: Ez naiz guiçamendetan kordocatua içanen, etzait asturugaitzic guerthatuco.
7. Madaricionez bethea da haren ahoa, uherduraz eta cimarkuz; nekea eta oinhacea haren mihi azpian daude.
8. Aberatsequin egoten da celatetan; çokoetan, hobengabearen hilcea gatic.
9. Beguia daduco jende beharrari; celatac leku itsuan hedatzen diozca, lehoinac bere cilhoan beçala. Celatac hedatzen ditu beharraren larrutzeco, beharra larrutzeco bereganatzen duelaric.
10. Bere sarean lurrera arthiquico du, makurtuco eta erorico da, noiz-ere nausitua baititaque beharrei.
11. Ecen erran du bere bihotzean: ahanci çaio Jaincoari; beguiac aldaratzen ditu, batere ez ikusteco.
12. Jaiqui çaite, Jainco Jauna, gora bedi çure escua; ez ahanz beharrac.
13. Cergatic gaixtaguinac sumintaraci du Jaincoa? Ceren erran duen bere bihotzean: Ez da bilhatuco.
14. Ikusten duçu, Jauna, ecen beguiratzen dioçute neke oinhaceei, çure escuari arthiquitzeco gaixtaguinac. Çure gain da beharra, çu çare umeçurçaren lagunça.
15. Hauts çaçu bekatorearen eta gaixtaguinaren besoa. Bilhatua içanen da haren bekatua eta ez da kausituco.