Psalmoac 9:5-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Ecen çucembidea eman darocuçu niri eta ene eguitecoari: çure tronuaren gainean jarri çare, Jainco çucenqui juiatzen duçuna.

6. Açurriatu ditutzu jendaiac, eta gaixtaguina galdu da; bethico eta menderen mendetaco eceztatu duçu hequien icena.

7. Etsaiaren ezpatec bethicotzat galdu dute beren indarra; urratu ditutzu hequien hiriac.       Harramancequin galdu da hequien orhoitzapena;

8. Bainan bethi gucian dirau Jaunac. Juiatzecotzat xuxendu du bere tronua;

9. Çucembidean juiaturen du berac lurra; çucenaren arabera juiaturen ditu populuac.

5. Ez du bere aitzinean Jaincoa: lohituac ditu noiznahiden bere bideac.       Çure erabaquiac, Jauna, eceztatzen dira haren beguietan: nausituco çaiote bere etsai guciei.

6. Ecen bere bihotzean erran du: Ez naiz guiçamendetan kordocatua içanen, etzait asturugaitzic guerthatuco.

7. Madaricionez bethea da haren ahoa, uherduraz eta cimarkuz; nekea eta oinhacea haren mihi azpian daude.

8. Aberatsequin egoten da celatetan; çokoetan, hobengabearen hilcea gatic.

9. Beguia daduco jende beharrari; celatac leku itsuan hedatzen diozca, lehoinac bere cilhoan beçala.       Celatac hedatzen ditu beharraren larrutzeco, beharra larrutzeco bereganatzen duelaric.

Psalmoac 9