1. Azqueneraino, semearen gauça gordeen gainean, Dabiden psalmoa.
2. Ene bihotz oroz, Jauna, emanen darotzut aithor; cantaturen ditut çure sendagaila guciac,
3. Çure baithan boztuco eta goiheretuco naiz; çure icena cantaturen dut, Jainco guciz gora.
4. Çuc ene etsaia guibelaz itzularaztearequin, herbalduco eta galduco dira çure aitzinetic guciac.
5. Ecen çucembidea eman darocuçu niri eta ene eguitecoari: çure tronuaren gainean jarri çare, Jainco çucenqui juiatzen duçuna.
6. Açurriatu ditutzu jendaiac, eta gaixtaguina galdu da; bethico eta menderen mendetaco eceztatu duçu hequien icena.
7. Etsaiaren ezpatec bethicotzat galdu dute beren indarra; urratu ditutzu hequien hiriac. Harramancequin galdu da hequien orhoitzapena;
8. Bainan bethi gucian dirau Jaunac. Juiatzecotzat xuxendu du bere tronua;
9. Çucembidean juiaturen du berac lurra; çucenaren arabera juiaturen ditu populuac.
10. Jauna beharraren ihes-leku eguin da, haren lagunça behar-ordu eta hesturetan.
11. Çure icena eçagutzen dutenec, çure baithan içan beçate beren iguriquitza, ceren ez baititutzu bazterrerat utzi çu bilhatzen çaituztenac, Jauna.
1. Certaco, Jauna, urrundu çare? certaco uzten gaituçu gure behar-ordu eta hesturetan?
2. Gaixtaguina hancen delaric, beharra ehotzen dute; atzemanac içanen dira berec asmatzen dituzten amarruetan.
3. Alabainan bekatorea laudatua da bere arimaco lehietan, eta gaixtaguina benedicatua da.
4. Bekatoreac sumindu du Jauna: bere sepharen handiz, ez du hura bilhatuco.
5. Ez du bere aitzinean Jaincoa: lohituac ditu noiznahiden bere bideac. Çure erabaquiac, Jauna, eceztatzen dira haren beguietan: nausituco çaiote bere etsai guciei.
6. Ecen bere bihotzean erran du: Ez naiz guiçamendetan kordocatua içanen, etzait asturugaitzic guerthatuco.
7. Madaricionez bethea da haren ahoa, uherduraz eta cimarkuz; nekea eta oinhacea haren mihi azpian daude.
8. Aberatsequin egoten da celatetan; çokoetan, hobengabearen hilcea gatic.
9. Beguia daduco jende beharrari; celatac leku itsuan hedatzen diozca, lehoinac bere cilhoan beçala. Celatac hedatzen ditu beharraren larrutzeco, beharra larrutzeco bereganatzen duelaric.
10. Bere sarean lurrera arthiquico du, makurtuco eta erorico da, noiz-ere nausitua baititaque beharrei.
11. Ecen erran du bere bihotzean: ahanci çaio Jaincoari; beguiac aldaratzen ditu, batere ez ikusteco.