Psalmoac 89:2-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Mendetic eta mendetaraino, mendiac baino lehenagodanic, lurra eta mundua aphainduac içan diren aitzinetic, Jaincoa çare çu.

3. Aphaltasunera ez beçaçu arthic guiçona. Çuc erran duçu: Itzul çaitezte, guiçasemeac.

4. Ecen mila urthe çure beguietan hala dira nola atzoco egun goan dena       Eta gabazco beila bat beçala;

5. Guiçonen urtheac dira ezdeusençat iduquiac diren gaucen pare.

6. Guiçona da hala nola goicean iragaiten den belharra; goicean loratzen eta iragaiten, arratsaldean ebaquitzen, quizcorcen eta idorcen:

7. Ecen çure hasarreac iraungui gaitu eta çure hats gaitzac nahasi.

8. Gure tzarqueriac eçarri ditutzu çure aitzinean, eta gure mendea çure beguitharteco arguian.

Psalmoac 89