Psalmoac 88:40-49 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

40. Hautsi duçu çure cerbitzariarequilaco patua, lurrean profanatu duçu haren sainduteguia.

41. Urratu ditutzu haren inguruco hesiac; icialdura eçarri duçu haren hazcargailuetan.

42. Larrutu dute bidean iragaiten ciren guciec; laidagarri eguin da bere hauçoençat.

43. Goratu duçu hura çaphatzen dutenen escuina; bozcariotan eçarri ditutzu haren etsai guciac;

44. kendu dioçu bere ezpataren lagunça, eta ez duçu guerlan lagundu;

45. kendu duçu bere distiratic, eta lurrean phorroscatu duçu haren alkia;

46. Gutitu ditutzu haren iraupeneco egunac; ahalquez estali duçu.

47. Noiz arteo, Jauna, azqueneraino aldaratzen othe duçu beguithartea? noiz arteo sua beçala ketan egonen da çure hasarrea?

48. Orhoit çaiteci cer den ene içatea; ecen alferretan eguin othe ditutzu guiçaseme guciac?

49. Cein da guiçona biciric gueldituco dena eta herioa ikusiren ez duena? norc atheratuco du bere bicia herioaren escutic?

Psalmoac 88