Psalmoac 88:3-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Ceren erran baituçu: Bethi gucian urricalmendua alchatua içanen da ceruetan; han gogortuco da çure eguia.

4. Batasun eguin dut ene hautetsiequin; cin eguin içan diot ene cerbitzari Dabidi:

5. Menderen mendetaraino iraunaracico diot çure odolari.       Alchatuco dut çure tronua guiçamende orotaco.

6. Jauna, ceruec aithor emanen daroete çure sendagailei; goretsico dute çure eguia sainduen baldarnan;

7. Ecen hedoietan nor içanen da Jaunaren bardin? Jaincoaren haurretan nor içanen da haren idurico?

8. Jaincoa, ceina ospatua baita sainduen baldarnan, handi eta ikaragarri da haren inguruan diren gucian gainetic.

9. Jauna, armadetaco Jaincoa, nor da çure iduricoric? ahaldun çare, Jauna, eta bethi çure eguiaz inguratua.

10. Nausitzen çatzaizquio itsasoaren indarrari; çuc eztitzen duçu, berriz, haren uhinen oldarra.

11. Çuc aphaldu duçu hampurutsua, sarrasquitua den guiçona beçala; çure besoco indarraz barraiatu ditutzu çure etsaiac.

12. Çureac dira ceruac eta çurea da lurra; çuc asentatu ditutzu lurra eta hunec daduzcanac;

13. Çuc eguin ditutzu ipharra eta itsasoa.       Çure icenari bozcarioz jaucico dira Thabor eta Hermon;

14. Çure besoan da ahala.       Çure escua ez bedi kordoca eta goretsia içan bedi çure escuina.

15. Çure alkia çucembidearen eta çucentasunaren ganiean jarria da.       Urricalmendua eta eguia ibilico dira çure aitzinean.

16. Dohatsu bozten daquien populua!       Jauna, çure beguitharteco arguitara dira ibilico,

17. Eta çure icenari jaucico dira egun gucian, eta çure çucentasunean içanen dira goratuac;

18. Ceren çu baitzare hequien indarraren ospea, eta çure nahitic goratua içanen da gure adarra;

Psalmoac 88