Psalmoac 84:10-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Segur da haren beldur direnetaric hurbil dela haren ganicaco salbamendua, ospeac gure lurrean içan deçan bere egoitza.

11. Bide berean batu dira urricalmendua eta eguia; çucentasunac eta baqueac elkarri eman daroete musu.

12. Eguia lurretic atheratu da, eta çucentasunac cerutic beguiratu du;

13. Ecen Jaunac emanen du bere benedicionea, eta lurrac bere fruitua.

14. Çucentasuna ibilico da haren aitzinean, eta bere urhatsac eguinen ditu haren bidean.

Psalmoac 84