7. Nigarretaco haran huntan, Jaincoac bereci duen egon-lekura.
8. Ecen legueguileac emanen du bere benedicionea; berthutetic berthutera goanen dira; jaincoen Jaincoa ikusico dute Siongo gainean.
9. Jauna, armadetaco Jaincoa, ençun çaçu ene othoitza; çure beharriz onhets çaçu, Jacoben Jaincoa.
10. Jaincoa, gure gueriça, beguira diçaguçu, eta beguia emaçu çure Cristoren beguithartera;
11. Ceren egun bat çure lorioetan, berce asco mila baino hobe baita. Ene Jaincoaren etchean aphal içatea hautatu dut, bekatoreen olhetan egotea baino lehen.