Psalmoac 83:4-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Ecen etchexoriac atzematen du non egon eta ttorttoilac ohance bat, non eçar bere umeac;       Eta nic çure aldareac, oi armadetaco Jaincoa, ene erregue eta ene Jaincoa.

5. Dohatsu çure etchean beren egoitza dutenac, Jauna! Menderen mendetan laudatuco çaituzte.

6. Dohatsu guiçona, ceinaren lagunça çure ganic heldu baita! Bere bihotzean aphaindu ditu igambideac,

7. Nigarretaco haran huntan, Jaincoac bereci duen egon-lekura.

8. Ecen legueguileac emanen du bere benedicionea; berthutetic berthutera goanen dira; jaincoen Jaincoa ikusico dute Siongo gainean.

9. Jauna, armadetaco Jaincoa, ençun çaçu ene othoitza; çure beharriz onhets çaçu, Jacoben Jaincoa.

10. Jaincoa, gure gueriça, beguira diçaguçu, eta beguia emaçu çure Cristoren beguithartera;

11. Ceren egun bat çure lorioetan, berce asco mila baino hobe baita.       Ene Jaincoaren etchean aphal içatea hautatu dut, bekatoreen olhetan egotea baino lehen.

Psalmoac 83