Psalmoac 68:16-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Ureco phesiac itho ez beneça, çurrumbiloac irets ez beneça, eta putzuco ahoa ez bedi hers ene gainera.

17. Ençun neçaçu, Jauna, ceren onguicoi baita çure urricalcortasuna; beguira çaçu ene gainera çure urricalpen handien arabera.

18. Ez beçaçu aldara çure beguithartea çure cerbitzariaren gainetic; laster ençun neçaçu, ecen hesturan nabila.

19. Atzarria çagozquio ene arimari, eta libra çaçu; salba neçaçu ene etsaien gatic.

20. Çuc badaquizquitzu ene laido, deboilamendu, ahalqueriac.

21. Çure aitzinean dira ni hestutzen nauten guciac: ene bihotzac iguriqui ditu laidoa eta beharra.       Iguri egon naiz nor sarthuco cen ene atsecabean, eta ez da nihor içan; norc emanen çarodan goçacari, eta nihor ez dut aurkitu.

22. Jatecotzat mina eman darotade; egarrian edaritzat minagrea.

23. Hequien mahaina hequien aitzinean bilhaca bedi arte bat, hequien gaizquien sari, hequiençat behaitopagailu bat.

Psalmoac 68