Psalmoac 58:2-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Ene Jaincoa, athera neçaçu ene etsaien escuetaric, eta itzurraraz neçaçu ene contra jaiquitzen direnei.

3. Athera neçaçu gaixtaqueria eguileen escuetaric; eta guiçon odolcoien ganic beguira neçaçu.

4. Ecen huna non ethorri diren ene biciaren harcera; indarretan jauci dira ene gainera.

5. Eta hori, Jauna, ene aldetic gaizqui eta hobenic gabe; bidegaberic eguin gabe ibili naiz eta bidatu ditut ene urhatsac.

6. Ene bidera jaiqui çaite eta ikusaçu; eta çu, Jauna, armadetaco Jaincoa, Israelgo Jaincoa,       Abia çaite jendaqui gucien ikuscatzera; ez urrical tzarqueria eguiten hari diren guciei.

7. Itzulico dira ilhunaldera, eta çakurrec beçala gosea jasanen dute, eta hiriaren inguruan ibilico dira.

8. Hara non beren ahoan erasiaca harico diren; ezpata bat da hequien ezpainetan, eta erran dute: Norc aditu gaitu?

9. Eta çuc, Jauna, irri eguinen duçu hequiez; ezdeusetara ekarrico ditutzu jendaia guciac.

Psalmoac 58