Psalmoac 5:3-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Ene othoitzari çaudeci atzarriric, oi ene erregue eta Jaincoa.

4. Ecen, Jauna, othoizturen çaitut, eta goicetic ençunen duçu ene minçoa.

5. Goicetic jarriren naiz çure aitzinean, eta ikusiren dut Jainco bat çarela gaixtaqueria nahi ez duçuna;

6. Malçurrac ez duela çure aldean içanen bere egoitza, eta çucenari hoben eguiten dutenec ez dutela çure beguien aitzinean iraunen.

7. Gaitzets ditutzu tzarqueria-eguileac; galcen ditutzu gueçurrez minço direnac. Jaunac aborritzen du guiçon odolcoi, cimarkutsua;

Psalmoac 5