Psalmoac 40:6-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Ene etsaiec arthiqui daroztate burhoac: Noiz hilen da bada? ez othe da galduco horren icena?

7. Eta bat heldu bacen ene ikustera, itchura ederretan minço citzaitan; tzarqueria bildua çuen haren bihotzac.       Camporat ilkitzen cen, eta

8. Bere gogoaren arabera minçatzen cen.       Ene etsai guciec ene contra marmaratzen çuten; ene contra gaizqui asmatzen haritzen ciren.

9. Elhe gaixto bat atheratu dute ene contra: lo dagoenac ez othe deçaque jaiquitzerat eguin.

10. Ecen enequin baquean cen guiçonac, ceinaren baithan sinheste bainuen, ene oguia jaten çuenac, ene eragoztera eguin du.

11. Bainan çu, Jauna, urrical çaquizquit; eraic neçaçu, eta bihurturen diotet beren saria.

Psalmoac 40