4. Jaunac lagunça ekar bioço oinhacezco ohean. Haren eritasunean harrotu dioçu bere etzaunça gucia.
5. Nic erran dut: Jauna, urrical çaquizquit; senda çaçu ene arima, ceren bekatu eguin baitut çure alderat.
6. Ene etsaiec arthiqui daroztate burhoac: Noiz hilen da bada? ez othe da galduco horren icena?
7. Eta bat heldu bacen ene ikustera, itchura ederretan minço citzaitan; tzarqueria bildua çuen haren bihotzac. Camporat ilkitzen cen, eta