Psalmoac 39:5-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Dohatsu guiçona, ceinaren phesquiça Jaunaren icena baita, eta ceinac beguiratu ez baitu gauça huts eta çoroqueria gueçurrezcoetara!

6. Ene Jainco Jauna, asco sendagaila eguin içan duçu, eta pareric ez duçu çure asmuetan.       Ençunaraci ditut eta minçatu naiz; berhatu dira kondu guciez gorago.

7. Sacrificioric eta escainçaric ez duçu nahi içan; bainan ernatu daroztadatzu beharriac.       Bekatuarençat ere holocaustaric ez duçu galdatu:

8. Orduan erran dut: Huna non heldu naicen.       Nitaz iscribatua da liburuaren buruan,

9. Çure nahia eguin behar dudala.       Ene Jaincoa, nahi içan dut, eta çure leguea eçarri dut ene bihotzaren erdian.

Psalmoac 39