Psalmoac 35:5-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Bere ohean gaixtaqueriaz alhatu du gogoa; bide tzar gucietan baratu da; malçurqueria berriz, ez du higüindu.

6. Jauna, çure urricalmendua ceruan da, eta çure eguia hedoietaraino da helcen.

7. Çure justicia da Jaincoaren mendiac beçain handia; çure juiamenduac dira lecea beçain barrenac.       Jauna, salbatuco ditutzu guiçonac eta abereac;

8. Hala-nola, oi Jaincoa, berhatu baituçu çure urricalmendua.       Guiçasemeac aldiz, çure hegalen gueriçan egon dira iguri.

9. Hordituren dira çure etcheco ontasun nasaiez, eta çure gogoen uharrean edaranen ditutzu;      

10. Ceren den çure baithan bicitzeco ithurria, eta çure arguian arguia ikusico dugun.

Psalmoac 35