Psalmoac 32:6-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Jaunaren hitzac fincatu ditu ceruac, haren ahoco hatsac eguin du ceruetaco armada gucia.

7. Çahagui batera beçala bildu ditu itsasoco urac; kutchetan beçala eçarri ditu çurrumbiloac.

8. Jaunaren beldur içan bedi lurra oro; lurreco egoiliar guciac ikara beitez haren aitzinean.

9. Ecen hura minçatu da, eta eguinac içan dira gauça guciac; harec manatu, eta ezdeusetaric atheratu dira.

10. Jaunac urmariatzen ditu jendaien asmuac; hutsalcen ditu, berriz, populuen gogocundeac, eta hutsalcen ditu buruçaguien asmuac.

11. Aldiz, Jaunaren asmua menderen mendetan badago; haren bihotzeco gogocundeec guiçalditic guiçaldira badiraute.

Psalmoac 32