1. Dabiden psalmoa, gançutua içan cedin aitzinecoa. Jauna da ene arguia, eta ene gueriça; noren beldur içanen naiz? Jauna da ene biciaren çaina: norc ikaratuco nau?
2. Gaixtaguinac ene gainera hurbilcen hari direlaric ene haraguien iresteco, Ni hestutzen nauten etsaiac, berac hebaindu eta erori dira.
3. Campac ene contra jarcen balira ere, ene bihotza ez laiteque ici. Gudua ene contra abia baledi ere, hortan berean nuque phesquiça-bide bat.
4. Gauça bat galdatu diot Jaunari, eta bilhaturen dut ongui; hura da ene bicitzeco egun oroz Jaunaren etchean egotea, Ikus detzadan Jaunaren goçoac, eta ene beguiz ikusca deçadan haren temploa.