7. Ceruaren buru batetic ilkitzen da, Eta berce bururaino laster eguiten du, eta deus ez da haren berotasunari gorde daquioqueenic.
8. Nothagabea da Jaunaren leguea, bihurrarazten ditu arimac; cina da Jaunaren lekucotasuna; çuhurcia ematen darote aphalei.
9. Çucenac dira Jaunaren erabaquiac, bozcariotan eçarcen dituzte bihotzac; distiratzen du Jaunaren legueac, arguitzen ditu beguiac.
10. Saindua da Jaunaren beldurra, badirau menderen mendetan: cinac dira Jaunaren erabaquiac, eta berenez çucenac.