Psalmoac 18:6-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Iguzquian eçarri du bere egon-lekua; eta iguzquia, bere ohetic ilkitzen den ezcomberri bat iduri,       Digante bat beçala jauci da bere bidearen eguitera;

7. Ceruaren buru batetic ilkitzen da,       Eta berce bururaino laster eguiten du, eta deus ez da haren berotasunari gorde daquioqueenic.

8. Nothagabea da Jaunaren leguea, bihurrarazten ditu arimac; cina da Jaunaren lekucotasuna; çuhurcia ematen darote aphalei.

9. Çucenac dira Jaunaren erabaquiac, bozcariotan eçarcen dituzte bihotzac; distiratzen du Jaunaren legueac, arguitzen ditu beguiac.

10. Saindua da Jaunaren beldurra, badirau menderen mendetan: cinac dira Jaunaren erabaquiac, eta berenez çucenac.

11. Lehiaquiçunago dira urhe eta harri balios metac baino; eztia baino, erleen orracea baino goçoago dira.

12. Hargatic beguiratzen ditu çure cerbitzariac; sari handia heldu da hequien beguiratzetic.

Psalmoac 18