Psalmoac 17:10-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Ezcaili ditu ceruac, eta jautsi da; eta hedoi bat çuen oin-pean.

11. Eta igan da Querubinen gainera, eta hegaldatu da, haiceen hegalen gainean hegaldaca goan da.

12. Ilhumbeac eçarri ditu bere gordegarri; tabernacletzat ditu bere inguruan; aireco hedoietan den ur gobelaz eguinac dira.

13. Haren beguitharteco dirdirac haiçatu ditu lanhoac, harria eta suco ikatzac.

14. Jaunac ceru gainetic carrascaraci du ihurçuria, Guciz-Gorac adiaraci du bere minçoa; arthiqui ditu harria eta ikatz kaldatuac.

15. Eta arthiqui ditu bere gueciac, eta barraiatu ditu ene etsaiac; igorri du ximista ximistaren gainean, eta nahasi ditu.

16. Eta uren ithurburuac aguertu dira, eta lurraren erroac aguerian jarri,       Çuc dixidaturic, Jauna, çure hasarrearen hatsa igorriric.

Psalmoac 17