Psalmoac 144:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Laudamena Dabidi berari.       Jaincoa, ene erreguea, goretsico çaitut eta benedicatuco dut çure icena orai eta menderen mendetan.

2. Egun oroz benedicatuco çaitut eta laudatuco dut çure icena orai eta menderen mendetan.

3. Handia da Jauna, eta guciz laudagarria, eta mugarriric ez du haren handitasunac.

4. Guiçaldi guciec laudatuco dituzte çure eguincariac, eta goraqui aiphatuco dute çure botherea.

5. Çure saindutasunaren handiestasun ospetsuaz minçatuco dira, eta erranen dituzte çure sendagaila espantagarriac.

6. Erranen dute çure eguincari lazgarrien indarra, eta hequien ahoan içanen da çure handitasuna.

7. Aiphamenetan eçarrico dute çure eztitasuneco nasaiciaren orhoitzapena, eta çure çucentasunaz bozcariotan ibilico dira.

Psalmoac 144