Psalmoac 143:2-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Hura da ni urricari nauena, hura da ene ihes-lekua, ene habea, ene salbatzailea;       Hura da ene gueriça eta haren baithan iduqui dut ene phesquiça; harec ene-escupecotzen du ene populua.

3. Jauna, cer da guiçona çuc hari eçagutaraci içateco çure burua, edo cer da guiçasemea çuc horrela esquerretan baitaducaçu?

4. Guiçona ezdeusaren pare da eguina; haren egunac itzala iduri dira iragaiten.

5. Jauna, makur çatzu çure ceruac, eta jauts çaite; uqui çatzu mendiac, eta ketan goanen dira.

6. Dirdiraraz çaçu ximista, eta urmariaracico ditutzu; igor çatzu çure gueciac, eta gainazpicatuco ditutzu.

7. Ceru gainetic heda çaçu escua; athera eta libra neçaçu uharren erditic eta arrotzen umeen escuetaric,

8. Ceinen ahoac gauça hutsic baicic ez baitu erasi, eta ceinen escuina tzarqueriaco escuina baita.

Psalmoac 143