Psalmoac 140:5-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Prestuac erançuquico darot urricalmendurequin, eta erranen darozquit gaizquiac: bainan bekatorearen olioac ez du gançutuco ene burua,       Ceren ene othoitza alchatuco baita oraino hequien gogaraco atseguinen erditic ere:

6. Hequien juieac harriari josiric iretsiac içan dira.       Adituco dituzte ene hitzac, ahala badutelacotz.

7. Nola lur-hildoa lurraren gainera iraulia baita,       Hala gure heçurrac barraiatuac dira hobi-sarcean:

8. Jauna, ene beguiac çure ganat itzuliac direlacotz, çure baithan içan dudalacotz ene iguriquimena, ez diçadaçula ken bicia.

9. Beguira neçaçu hedatu darotedan artetic eta gaixtaqueria-eguileen behaztopagailuetaric.

10. Bekatoreac erorico dira gaixtaqueriaren sarean; ni bakarric egonen naiz iragan nadien arteo.

Psalmoac 140