1. Mailetaco cantica. Dohatsu Jaunaren beldur diren guciac, haren bideetan dabilçanac!
2. Çorion duçu, ceren hacico baitzare çure escuetaco lanetic, eta ongui helduco çaitzu.
3. Çure emaztea, mahats-aihen gori bat iduri içanen da çure etchearen aldamenetan. Çure semeac, olibaren urthumeac iduri içanen dira çure mahainaren inguruan.
4. Horra nola benedicatua içanen den Jaunaren beldur den guiçona.