1. Lauda Jauna. Israel ilki cenean Eguiptotic, Jacoben etchea erdaldun hequien artetic,
2. Judea bilhacatu cen Jaunaren saindutegui eta Israel haren erreinu.
3. Itsasoac ikusi eta ihes goan cen; Jordaneac guibelerat eguin çuen.
4. Mendiac jauci ciren ahariac beçala, eta mendixcac ardien bildotsac iduri.
1. Ez guri, Jauna, ez guri, bainan çure icenari eman eçoçu ospe,
2. Çure urricalmendu eta eguiaren ariaz, beldurrez-eta jendaiec noizbait erran deçaten: Non da horien Jaincoa?
3. Gure Jaincoa ordean ceruan da; bere gogoco cituen guciac eguin ditu.
4. Jendaien jainco-itchurac dira cilhar eta urhe, guiçonen escuetaco lanac.