Psalmoac 105:33-39 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

33. Ceren uhertu baitzuten haren gogoa,       Eta kordocatu baitzen bere ahoco solasetan.

34. Etzituzten xahutu Jaunac erran jendaiac;

35. Eta nahastecatu ciren jendaiequin, eta ikasi çuten hequiec beçala eguiten,

36. Eta cerbitzatu cituzten hequien jaincomoldeac, eta hori içan cen hequien behaztoparazteco;

37. Eta debruei imolatu çarozten beren seme-alabac;

38. Eta ixuri çuten hobengabeco odola, beren seme-alaben odola, ceinac sacrificatu baitzituzten Canaango jaincomoldeei.       Eta lurra odolez usteldua içan cen,

39. Eta kutsatu çuten beren eguincariez, eta lohitu ciren beren asmu tzarretan.

Psalmoac 105