31. Eta hori eguitate çucençat aiphatua içan çaio guiçaldi orotan mendeetaraino.
32. Eta samurraraci çuten Jauna Jaçargoaco uretan; eta Moise gaztigatua içan cen hequien gatic,
33. Ceren uhertu baitzuten haren gogoa, Eta kordocatu baitzen bere ahoco solasetan.
34. Etzituzten xahutu Jaunac erran jendaiac;
35. Eta nahastecatu ciren jendaiequin, eta ikasi çuten hequiec beçala eguiten,
36. Eta cerbitzatu cituzten hequien jaincomoldeac, eta hori içan cen hequien behaztoparazteco;
37. Eta debruei imolatu çarozten beren seme-alabac;