Psalmoac 104:3-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Lauda çaçue haren icen saindua; goihera bedi Jauna bilhatzen dutenen bihotza.

4. Bilha çaçue Jauna, eta indar har çaçue; bilha çaçue bethi haren beguithartea.

5. Orhoit çaitezte eguin dituen gauça ederresgarriez, haren sendagailez eta haren ahoco erabaquiez,

6. Haren cerbitzari, Abrahamen haurrac; haren hautetsi, Jacoben umeac.

7. Hura da gure Jainco Jauna; haren erabaquiac lur guciaren gainera hedatzen dira.

8. Orhoitu da bethi bere batasunaz, mila guiçalditan bethetzeco eman duen hitzaz;

9. Abrahami eguin aguinçaz, eta Isaaquequilaco bere cinaz.

10. Eta hura leguetan eman dio Jacobi, eta bethico patutan Israeli,

11. Cioelaric: Emanen darotzut Canaango lurra, çure primança içanen da hura;

12. Noiz-ere molcho ttipian, hainitz guti eta hango arrotz baitziren.

13. Eta jendaqui batetic bercera ibili ciren, eta erresuma batetic berce populu batera.

Psalmoac 104