31. Jaunaren ospeac birau menderen mendetan! Jaunac goço hartuco du bere eguincetan.
32. Harec beguiratzen dio lurrari, eta ikararazten du; uquitzen ditu mendiac, eta ketan jarcen dira.
33. Jauna cantaturen dut ene bici gucian; bicico naiceno, psalmotan ospaturen dut ene Jaincoa.
34. Gogaraco içan bequizquio ene hitzac; nic berriz, Jauna baithan hartuco dut ene goçoa.
35. Lurretic sunsi beitez bekatoreac eta gaixtaguinac, guehiago ez diren beçala; ene arima, benedica çaçu Jauna.