7. Ethorri dire ikarpeneco egunac; sari bihurceco egunac ethorri dire. Jaquiçu, oi Israel, çoratuac direla çure profetac, burutic jauciac çure guiçon arguituac, çure tzarquerien elemenia gatic eta çure erhoqueriaren gaiztasunagatic.
8. Profetac Efraimen ene Jaincoaren beguiralari içan behar citazqueenean, galpeneco arte bilhacatu dire hango bide gucietan, erhoqueriara hicitagarri beren jaincoaren temploan.
9. Bekatu latzera erori dire, Gabaaco egunetan beçala: hequien tzarqueriaz orhoituren da Jauna; ikarturen ditu hequien bekatuac.
10. Aurkitu nuen Israel hala-nola mahatsac mortuan, hala-nola lehembicico fruituac picoaren adar-mocoetan; hequiec ordean Beelphegorren gana goan dire; ene ganic atzetu dire beren ahalcamendutan, eta hatsgarri eguin dire, maithatu dituzten gauçac beçala.
11. Efraimen ospea goan da xori bat hegaldaca beçala; galdu da sorthu beçain laster, amaren sabeletic, sabelean gatzatu denetic:
12. Eta beren umeac haci balituzte ere, haurric gabe eçarriren ditut guiçonen erdian; eta oraino çorigaitz hequiei, hequien ganic guibelatu naitequeenean.
13. Efraim cen, ikusi dudan beçala, Tir bigarrena, bere edertasunaren gainean jarria; eta Efraimec eramanen ditu bere semeac hilen dituenaren escuetara.