Oseeren Profecia 9:6-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Ecen huna non desmasiaren ihes goan diren; Eguiptoac bilduco ditu, Memphisec ehorcico; hain lehiagarri citzaioten cilharra, hausinençat gueldituren da; karlotchac nausituren dire hequien etcheetan.

7. Ethorri dire ikarpeneco egunac; sari bihurceco egunac ethorri dire. Jaquiçu, oi Israel, çoratuac direla çure profetac, burutic jauciac çure guiçon arguituac, çure tzarquerien elemenia gatic eta çure erhoqueriaren gaiztasunagatic.

8. Profetac Efraimen ene Jaincoaren beguiralari içan behar citazqueenean, galpeneco arte bilhacatu dire hango bide gucietan, erhoqueriara hicitagarri beren jaincoaren temploan.

9. Bekatu latzera erori dire, Gabaaco egunetan beçala: hequien tzarqueriaz orhoituren da Jauna; ikarturen ditu hequien bekatuac.

10. Aurkitu nuen Israel hala-nola mahatsac mortuan, hala-nola lehembicico fruituac picoaren adar-mocoetan; hequiec ordean Beelphegorren gana goan dire; ene ganic atzetu dire beren ahalcamendutan, eta hatsgarri eguin dire, maithatu dituzten gauçac beçala.

11. Efraimen ospea goan da xori bat hegaldaca beçala; galdu da sorthu beçain laster, amaren sabeletic, sabelean gatzatu denetic:

Oseeren Profecia 9