1. Eta Jauna huneletan minçatu cen Moisi:
2. Minça çaite Aaroni eta erroçu: Çazpi criseluac eçarri dituçun ondoan, ganderailua xutic eçarria içan bedi egüerdi-aldean. Mana çaçu beraz criseluec, ipharrari buruz dagoen toquitic, beguira deçaten proposicioneco oguien mahainari; ganderailuac beguiratzen dioen alderdia beharco dute arguitu.
3. Eta Aaronec eguin çuen, eta criseluac anderailuaren gainean eçarri cituen, Jaunac Moisi manatu beçala.
4. Bada, ganderailua eguina cen urhe beratzez, nahiz erdico habea, nahiz bi sahetsetaric sorcen ciren adarrac: eta Jaunac Moisi erakutsi cioen moldearen arabera, hala eguina cen ganderailua.
5. Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:
6. Lebitarrac har çatzu Israelgo semeen erditic, eta hequien xahupena eguinen duçu
7. Hulatcheco moldetan: xahupeneco urez ihinztatuac içan beitez, eta beren haraguico ile guciac murritz betzate. Eta beren soinecoac xuritu dituzqueten ondoan, eta xahutuac direnean,
8. Hartuco dute idi bat arthaldeetaric, eta haren libacionea irin olioz bustia: bainan çuc berce idi bat hartuco duçu arthaldetic bekatuarençat:
9. Eta lebitarrac hurbilaracico dituçu batasuneco tabernaclearen aitzinera, Israelgo semeen oste gucia bilaraci ondoan.
10. Eta lebitarrac Jaunaren aitzinean içanen direnean, Israelgo semeec escuac eçarrico dituzte hequien gainean.
11. Eta Aaronec lebitarrac Jaunaren aitzinean escainico ditu Israelgo semeenganicaco emaitza bat beçala, haren eguimbideetan cerbitzatzeco.
12. Lebitarrec ere escuac idien buruen gainean eçarrico dituzte: bat imolatuco duçu bekatuarençat, eta bercea holocaustetan Jaunari, hequiençat errequeipen eguiteco.
13. Guero ekarrico dituçu lebitarrac Aaronen eta bere semeen aitzinera, eta Jaunari escainiric, consecratuco dituçu,
14. Eta Israelgo semeen ganic berecico dituçu, eneac içan ditecençat;
15. Eta guero batasuneco tabernaclean sarthuco dira ene cerbitzatzeco. Horrela xahutuco eta consecratuco dituçu escaincetan Jaunari: ceren emaitzetan emanac içan çaizquitan niri Israelgo semeez.
16. Hartu ditut Israelen amaren sabela lehenic idequitzen duten gucien orde.
17. Eneac dira ecen Israelgo semeen lehen-sortuac oro, nahiz guiçonetaricacoac, nahiz abereetaricacoac. Hequiec enetzat sainduetsi ditut, lehen-sorthu guciac Eguiptoco lurrean jo içan ditudan egunetic: