80. Urhezco xurrutto bat, hamar siclo phisu cituena, isensuz bethea;
81. Idi bat arthaldetic, ahari bat, eta urtheco bildots bat, holocaustetan;
82. Aker bat bekatuarençat;
83. Eta baquezco bitimatzat, bi idi, borz ahari, borz aker, eta borz bildots urthecoac: hori içan cen Ahira, Enanen semearen escainça.
84. Israelgo semeen aitzindariez horiec içan ciren escainiac aldarearen dedicacionean, aldarea consecratua içan cen egunean: hamabi azpil cilharrezco, hamabi unci cilharrezco, eta hamabi xurrutto urhezcoac;
85. Azpil bakarrac ehun eta hogoi eta hamar cilharrezco siclo cituen beçala, eta unciac hirur hogoi eta hamar siclo: erran nahi baita cilharrezco unci guciec batean bacituztela bi mila eta laur ehun siclo, sainduteguico phisura;
86. Hamabi urhezco xurrutto isensuz betheac, hamarna siclo çutenac, sainduteguico phisura: erran nahi baita batean ehun eta hogoi urhezco siclo;