1. Eta Jauna Moisi minçatu cen, erraten cioelaric:
2. Mana çoçute Israelgo semeei campetaric iraiz detzaten leguensu, haci-jariadun eta hiliquia uquituric lohitu guciac:
3. Campetaric iraiz çaçue hala guiçonquia nola emaztequia, beldurrez-eta kutsa deçaten ni çuequin nagoen toquia.
4. Eta hala eguin çuten Israelgo semeec, eta hequiec iraici cituzten campetaric, Jaunac Moisi erran cioen beçala.
5. Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:
6. Erroçute Israelgo semeei: Guiçonac edo emaztequiac eguin duqueenean guiçonei guerthatzen ohi çaioten bekatuetaric, eta ardura escasez hautsi duquetenean Jaunaren manamendua, eta hobendun eguin direnean,
7. Aithortuco dute beren bekatua, hartu gucia bihurtuco dute, eta borzgarren bat gaineraco, hainari ceini bidegabe eguin baitiote.
8. Bainan nihor ez bada harceco, Jaunari emanen diote, eta apheçarençat içanen da, lekoraturic xahupeneraco escaincen den aharia, bitima jabalgarri içan dadiençat.
9. Israelgo semeec escaincen dituzten picain guciac halaber apheçarenac dira:
10. Eta bakotchac sainduteguian escaincen duen edocein gauça, eta apheçaren escuetara ematen, hunena içanen da.
11. Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:
12. Minça çaite Israelgo semeei eta erroçute: Guiçonac, ceinaren emaztea makurtu baita, eta senharraz narda eguinic,
13. Lo eguin baituque berce guiçon batequin, eta senharrac hori ecin atzeman baituque, bainan nahaste likits hori estalia badago, eta lekucoz ecin froga badaiteque, ceren emaztequia ez baita bere bekatuan atzemana içatu;
14. Bekaizgoco asmuec sutatzen badute senharra emaztearen contra, ceina içanen baita edo kutsatua, edo aiheru behargabecoz bilhatua,
15. Apheçari eramanen dio emaztea, eta hunençat escainça eguinen du garagar-irinetic sato baten hamargarrena: ez dio gainera ixurico olioric, ez-eta isensuric gainean eçarrico, ceren sacrificioa den bekaizgozcoa, eta escainça den emazte-hutsaren bilhaquetaria.
16. Apheçac escainico du hura, eta Jaunaren aitzinean eçarrico du.
17. Eta lurrezco unci batean hartuco du ur saindutic, eta emanen dio tabernacleco galçadatic lur izpi bat.