Nombreac 4:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta Jauna Moisi eta Aaroni minçatu cen, cioelaric:

2. Lebitarren artetic athera çaçu cembat diren Caathen semea etcheca eta familiaca,

3. Hogoi eta hamar urthe dituztenac eta guehiago berrogoi eta hamar urthetaraino, batasuneco tabernaclean egotera eta beren eguimbideen eguitera sarcen diren guciac.

4. Huna Caathen semeen eguimbideac: batasuneco tabernaclean eta sainduren sainduan

5. Sarthuco dira Aaron eta bere semeac, campac higuitzecoac içanen direnean, eta athearen aitzinean hedatua den bela jautsico dute, eta hartaz inguratuco dute lekucotasuneco arka.

6. Eta berriz estalico dute larru gorrimorezco estalgui batez, eta gainean hedatuco dute saihal bat gucia moredina, eta hagac sarthuco dituzte.

7. Eta proposicioneco mahaina inguratuco dute saihal moredin batez, eta harequin eçarrico dituzte isensunciac eta xurruttoac, xatac eta libacioneen eguiteco unciac: oguiac içanen dira bethi hequien gainean:

8. Eta gainetic hedatuco dute saihal escarlat bat, eta berriz estalico dute larru gorrimorezco estalgui batez eta hagac sarthuco diozcate.

9. Hartuco dute halaber saihal moredin bat, ceintaz estalico baitute ganderailua bere criselu, suhats, muqueta eta olio-unci guciequin, arguien xuxenceco behar direnequin:

Nombreac 4