Nombreac 34:4-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Muguec inguratuco dute hegoaco ephaitza Harrobiaren bizcarra gaindi, Senan iragaiten diren beçala, eta hegoatic helcen Cadesbarneraino, nondic cedarriac atheraco baitira Adar deitzen den herrira, eta hedatuco Asemonaraino.

5. Eta muga goanen da inguruan Asemonatic Eguiptoco errecaraino, eta itsaso handiaren bazterrean baratuco da.

6. Mendebaleco aldea berriz hasico da itsaso handian, eta muga beraz hersico da.

7. Ipharreco ephaitzan berriz, mugac hasico dira itsaso handitic, mendi gorenera helcen direla,

8. Handic jautsico dira Emathera, Sedadaco muguetaraino,

9. Eta goanen dira Cephronara eta Enango herriraino: horiec içanen dira mugac ipharraldetic.

Nombreac 34