Nombreac 31:29-39 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

29. Eta çathi hura Eleaçar apheçari emanen dioçu, ceren hequiec baitira Jaunaren picainac.

30. Israelgo semeen pharte erditic ere hartuco duçu berrogoi eta hamargarren burua guiçonetaric, idietaric, astoetaric, ardietaric eta acienda gucietaric, eta emanen diozcatzuete Jaunaren tabernaclearen çain daudecin lebitarrei.

31. Eta Moisec eta Eleaçarrec eguin çuten Jaunac manatu beçala.

32. Bada, armadac harrapatu buluzquina içan cen sei ehun eta hirur hogoi eta hamaborz mila ardi,

33. Hirur hogoi eta hamabi mila idi,

34. Hirur hogoi eta bat mila asto,

35. Eta guiçona eçagutu etzuten nescatchetaric hogoi eta hamabi mila arima.

36. Eta guduan içatu cirenei emana içan cen erdia, hirur ehun eta hogoi eta hamaçazpi mila eta borz ehun ardi,

37. Ceinetaric Jaunaren phartetzat kondatu ciren sei ehun eta hirur hogoi eta hamaborz ardi;

38. Eta hogoi eta hamasei mila iditaric, hirur hogoi eta bi idi;

39. Hogoi eta hamar mila eta borz ehun astotaric, hirur hogoi eta bat asto;

Nombreac 31