1. Eta Moisec Israelgo semeei erran ciozcaten Jaunac manatu guciac:
2. Eta erran cioten Israelgo semeen leinuetaco buruçaguiei: Huna cer manatu duen Jaunac:
3. Baldin guiçon batec botu bat eguin badio Jaunari, edo cin eguinez bere burua hersi badu, ez du alferretara bihurraraciren bere hitza, bainan aguindu gucia betheco du.
4. Emaztequi batec botu eguin badu, eta bere burua cin eguinic hersi badu, bere aitaren etchean balin badago, eta nexca gaztea oraino: baldin aitac eçagutu badu harec eguin botua, eta cina ceinetaz bere burua baitu premian eçarri, eta ixilic egon bada, alaba botuaz behartua da.