Nombreac 3:42-48 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

42. Moisec, Jaunac manatu beçala, kondatu cituen Israelgo semeen lehen-sorthuac:

43. Eta guiçonquiac beren icenez, hilabethe batecoac eta goiticoac, içan ciren hogoi eta bi mila berrehun eta hirur hogoi eta hamahirur.

44. Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:

45. Har çatzu lebitarrac Israelgo semeen lehen-sorthuen orde, eta lebitarren abereac hequien abereen orde; eta lebitarrac içanen dira eneac. Jauna naiz ni.

46. Eta lebitarren nombrea xitzen duten Israelgo semeetaco berrehun eta hirur hogoi eta hamahirur lehen-sorthuen saritzat,

47. Hartuco dituçu buru bakotcheco borz siclo sainduteguico phisura. Sicloac hogoi obola ditu.

48. Eta diru hori Aaroni eta bere semeei emanen dioçute, goitico direnen saritzat:

Nombreac 3