1. Halaber Jaunac erran cioen Moisi:
2. Mana çoçute Israelgo semeei eta erranen dioçuete: Beren orduetan escain daroztatzue ene escainça eta oguiac, eta usain guciz oneco isensua.
3. Hauquiec dira escaini behar ditutzuen sacrificioac: urtheco bi bildots narriogabeac egun oroz bethiraco holocaustetan;
4. Bat escainico duçue goicean, eta bercea arratsaldean;
5. Ephiaren hamargarren bat irin cethabatu, olio guciz garbiz eta hin baten laurdena içanen duenaz bustiric.
6. Hori da bethiraco holocausta Sinaico mendian escaini dioçuena, isensuaren usain guciz goçotan Jaunari.
7. Eta hin laurden bat arnoz libacionea eguinen duçue bildots bakarca Jaunaren sainduteguian.