1. Bada ethorri ciren Salphaaden alabac; Saalphaad baitzen Hepherren seme, Hepher Galaaden, Galaad Maquirren, Maquir Manaseren, eta Manase Josepena. Nescatcha hequien icenac ciren Maala, Noa, Hegla, Melca eta Thersa.
2. Eman ciren Moisen, Eleaçar apheçaren, eta populuco buruçagui gucien aitzinean, batasuneco tabernacle-sarcean eta erran çuten:
3. Gure aita mortuan hil da; etzen Jaunaren contra, Core buruco, biztua içan cen bihurrialdian, bainan bere bekatuan hil da. Ez du semeric içatu. Certaco galduco da haren icena haren familiatic, ez duelacotz semeric içan? Iguçue guri ere ontasun çathi bat gure aitaren ahaideen artean.
4. Eta Moisec erakarri çuen hequien eguitecoa Jaunaren erabaquira.
5. Eta Jaunac erran cioen:
6. Gauça çucena galdeguiten dute Salphaaden alabec: emoçuete ontasun bat beren aitaren ahaideen artean, eta haren ondotic haren ondore içan beitez.
7. Bada, hau erroçuete Israelgo semeei:
8. Guiçon bat hilcen denean semeric gabe, haren ondoregoa iraganen da haren alabara.
9. Alabaric ez badu, anaiac içanen ditu ondore.
10. Anaiaric ere ez badu, ondoregoa emanen dioçuete aitaren anaiei.
11. Bainan aita-aldeco osabaric ez badu, ondoregoa haren ahaide hurbilenei emana içanen çaiote: eta hau saindu iduquia içanen da Israelgo semeez, bethi gucico leguetan, Jaunac Moisi manatu dioen beçala.